2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

SARRERA
Pilotak eta emakumeak, esan daiteke lotura gutxi izan dutela historikoki Euskal lurraldeetan. Beharbada historiak berak ukatu dio emakumeari pilotarekiko goza-harreman hori edukitzeko eskubidea. Izan liteke, baina argi dago etorkizuna emakumeena dela, eta honen adibide argia dira Euskal Herri osoan zehar sortzen ari diren emakume pelotarien elkarte eta talde guztiak.

NORTZUK GARA?

Leitzako lagun talde bat gara, eta duela pare bat hilabete pilotarekiko maitasunak eta pasioak bultzatuta elkarte hau sortzea erabaki genuen, irabazi asmorik ez duena noski. Betidanik pilotak indar handia izan du gure lurraldeetan eta gure kulturan, baina gizonezkoen artean. Emakume gutxi izan dira animatu direnak kirol honetan parte hartzera, eta horixe da gure helburua, pelotaren grina sentitzen duten emakume guztiak etxean ez geratzea, eta haiek maite duten kirola era dibertigarrian eta hezitzailean praktikatzeko aukera izatea.